Bertoko 500 arbola gehiago Larruskainen
Bizkai guztiko 50 boluntarioren laguntzarekin, Lurgaia fundazioak eta Ondarroako Udaleko Ingurumen Batzordeak 500 arbola landatu dituzte Larruskaineko lurretan. Fundazioaren eta udalaren asmoa 14 hektareako baso bat sortzea da.
Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi! Udazkenean egingo ditugu landaketa gehiago!
Hasi gara Larruskainen basoa landatzen
Lurgaia fundazioa hasi da bertoko basoa landatzen Larruskainen udalak dituen lurretan. Horretarako, Novia Salcedo fundazioaren laguntza eduki du. Arbola desberdinak landatu zituzten: gorostia, haritza, arta, urkia… Bertan landatuta dauden pinu txikiak ere atera zituzten. Eskerrik asko ekintzan parte hartu zuten boluntario guztiei.
Udazkenean irteera gehiago egingo dituzte udalak eta Lurgaia fundazioak Larruskainera, arbolak landatzen jarraitzeko.